XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hutsean hartu zenduena, hutsean emon egizue, dirausku Mateo deunak.

Jaungoikoak hutsean, geuk merezi gabe, emon deuskuz salbamena eta fedea.

Eta guk ere duan emotea nahi dau, horretarako gure fede jator-eredugarria jarrabidide lez aurrean jarririk.

Honek atzeraka barik aurreraka jarri behar gaitu.

Gaurko giroan fedea zaintzea oso gatxa dan ezkero, biderik onena, bero-berotan gordeteko, lagunkideekin bat egitea da.

Gogo biziagoz hartu, sakonagotik ezagutu eta azterkatu, argitu ilunik balego, pozkarioan janaritu, txukun-txukun gorde bihotz barruan, eta beste taldekide batzuk aurkitu eurekin taldekaturik fedea alkartasunean biziteko.

Gaur egun taldekidetasun hau behar-beharrezko da fedea zentzunez eta adorez bizi gura dauanentzat.

Bakarrean jokatzeak ezer gitxi balio dau hemen.

Bakarrean ere bai, baina, gehien baten, fedea ondoen taldean heldu eta sendotzen da.

Fedearen heziketa ez da saltoka lortzen dana; bizitzaldi guztia hartzen dau.

Pertsonaren antzera, saltoka gabe, eginez-eginez doa unetik unera.

Luzaroko lana da.

Aitak eta amak hasi behar dabe etxean ume-umetatik heziketa hori, irakaste hori, eta etxekoen osasunari lez begiratu.

Gorputzari otorduak emoten deutsaguzan lez, fedeari ere sendian bere otorduak emon behar jakoz.

Fede zuzia beti izioturik etxeko argimutilean.